XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Musika eskoletan jorratzeko baliabideak aztertu dira egun hauetan Soinu herrikoiak bilduz herriz herri aurtengo ihardunaldian ikerlana sakontzen ahalegindu dira Udako Euskal Unibertsitatean Musika saileko partaideak.Aurtengo UEUren ekitaldian, musika saila bi arlo nagusitan aritu da, Joxe Ramon Arbe eta Anton Mari Aldekoa-Otalora disziplina honetako sailburuek adierazi digutenez; batetik musika inguruko gaiak, hala nola erritmoa, musika eta dantzak klasean, eskolan aplikatzeko posibilitateak ikusi eta bestetik goi mailako musikan ere ahaleginak egitea, ikerketek ere lekua izan dutelarik.
Sailburuei dagokienez, biak eskoletan arituak dira, bata irakasle bezala eta bestea administratzaile lanetan.
Beraz, biek dute nahiko mamitua musika eta didaktikaren arteko lotura.
Musika sailaren helburuei loturik lehen esan bezala, musika, kantua, dantza, erritmoa... eskoletan nola sartu aztertzea izan da bat eta bestalde, eta unibertsitatean egonik, kontserbatorioetan emanikoa euskaratzen ahalegindu dira, beste sail batzutan gertatzen den bezalaxe.
Dena dela, helburu honek suposatzen duen zailtasuna ere aitortzen digu hizlariak jarraian
Ikerketa lana aurtengo asmoetako bat dela ere aitortu zigun, baina batez ere aurretiaz aipaturiko eskolango aplikazioari begira, musika eta dantzak herrietan bilduaz, hauen aplikazio didaktikoa ikustea izango litzateke lana.
Joxe Ramon Arbek azpimarratu egin zigun aurretiaz Anton Mari Aldekoa-Otalorak esandakoa.
Alde batetik pedagogia arloa izango genuke eta bestetik ikerlana.
Musikak ikerlan piloa behar du oraindik, arlo pedagogikoan ezezik, goi mailako musikan ere, edota orain ari garen bezala, musika eta soinu herrikoiak biltzen.
Bide honetatik, lehenengo astean barna, didaktikari begira ekin diote gaiari, ikaslegoa ere denekoa izan delarik eta printzipioz bereizketarik eman gabe eskolako ziklo edo ikasturte ezberdinen artean.
Landutako gaiak, Joxe Ramon Arberi jarraiki erritmoa, ahotsa, musika bera eta dantza izan dira.
Kanta zaharren bilketa Bigarren astean zehar, berriz, gaia bezalaxe, ikaslegoa ere aldatu egin da neurri batean, kontserbatorioko ikasle gehiago izanik klasean.Jorratutako gaia kanta zaharren bilketa eta ondorengo kanta horien papereratzea eta sailkatzea izan da, ondoren liburuska bat kaleratzeko asmoaz.
Dena dela, badirudi aurrerantzean helburu horiek aldatu edo behintzat zehaztuz joango direla, Joxe Ramon Arbe musika irakasleari jarraiki.
Batetik
Beraz, gure funtzioa zubi lana egitea litzateke, lan horien eta eskolaren arteko bitarteko papera.
Bukatzeko, antolatzaileek ez dute ahaztu UEUren funtzio garrantzitsuenetakoa den unibertsitate gaiak euskaratzeko lana: honi dagokionean, bi sailburuek kontserbatorioko ikasleen bidetik jorratzeko aukera ikusten dute, gero emaitzak monografikoetan eta abarretan aterako liratekeelarik.